Euskal Herrian egiten den sagardoa, Sagardo Naturala deitua, sagar mota desberdinen nahasketarekin egina delako karakterizatzen da, beste herrialdetan egiten den sagardoa aldiz gasa duen edo atxanpanatua den sagardoa delarik, sagardo artifizialagoa, sagar zukuaren, mostoaren eta kontzentratueen nahasketarekin egina, gero gasa eta gozoa sartzen zaionari.

Lanketa batez ere lurreko sagarrekin egiten da. Zuhaitzetan helduko sagarrak, lurretik jaso, garbitu, aukeratu eta prentsatu ondoren gertatutako muztioa kupeletan sartzen da hilabete zenbait fermentatzeko eta orduan handik botilatu edo zuzenean edaten da.

Nahiz eta sagardo naturala botilan eta sagardotegi'ko menua urtean zehar gozatu, tradizioa da urtarrilatik apirilara Euskalherri'ko, Nafarroa'ko eta Iparralde'ko jendea, eta turistak ere, sagardotegietara masiboki joatea sasoi berriko sagardoa kupeletatik zuzenean dastatzeko. Txotx famatua da, sagardo berriaren txinparta, kolorea, urrina eta zaporea gozatzeko erritual oso bat.


Diseño Web: Good Wave Studio